LA TABERNA DE LOS MUNDOS (BILBAO)
ESTELA DEL BARRIO SOLAGUREN
Kaixo guztioi! Gaurkoan La Taberna de los mundos izeneko taberna-jatetxe baten review bat dakarkizuet. Lutxana Kaleko 1. zenbakian dago, Bilboko erdigunean, Gran Vian dagoen Corte Inglesetik 2 minutu baino gutxiagora. Lehen begirada bat emanez gero, hiriko kafetegi arrunta dirudi, bere kolore urdinarekin. Baina lokalaren barruan jatetxerako jangela handi bat dago, egunero jende askok jaten duena.
Jatetxe honetan, etxeko janari ona eskaintzen du, oso zerbitzu atsegina eta familia girokoa. COVID-19aren protokoloari dagokionez, baldintza guztiak betetzen dituzte birusa ahalik eta gehien kutsatzea eta zabaltzea saihesteko. Sartu eta berehala, zure Covid pasaportearen QRL kodea eskatzen dizute, eta hori nahitaezko baldintza da.
Prezioari dagokionez, Eguneko menuak 12,90 euro balio du, eta prezio ona da, jakinda jatetxea Bilboko erdigunearen erdian dagoela. Horrez gain, produktu landuagoekin eta hemen uzten dizkizudan ogitarteko eta hanburgesekin osatutako karta ere badute. (Hemen klik eginez karta deskargatu dezakezu).
Youtuben nire review-a eskuragai:
Ordutegia:
Astelehena 9:00 - 23:30
asteartea 9:00 - 23:30
Asteazkena 9:00 - 23:30
Osteguna 12:00 - 22:00
Ostirala 9:00 - 00:30
Larunbata 12:00 - 00:30
Igandea 12:00 - 23:00
Kalifikazioa:
Kokapena ⭐⭐⭐⭐⭐
Prezioak ⭐⭐⭐⭐
Tratua ⭐⭐⭐⭐⭐
Kalitatea (Janaria eta edariak)⭐⭐⭐⭐⭐
Estiloa ⭐⭐⭐⭐⭐
Kokapena:
Kontaktua:
Tlfn. 944 168 18
oficinataberna@delosmundos.com
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina