Sutegi taberna (Ataun) - Leire Perlines Apalategi

 Goierrira zoaz, eta ez dakizu zein herritara jo? Ezagutu Ataun, eta bide batez, joan Sutegi tabernara!


Sutegi taberna Ataungo San Gregorio auzoan kokatzen den taberna bat da. Bertako jabeak ataundarrak dira, eta jabearen (Eli) gurasoak ziren lehengo jabeak.

Auzoan dagoen taberna bakarra da, beraz, herritarrok bertara joaten gara edozertara.


Prezioak, honakoak dira: 

Freskagarriak: 2€

Ardo ondua: 2,2€

Uztako ardoa: 2,2€

Garagardoa: 2,20€

Zuritoa: 1,30€

Pintxoa: 3€

Kafesnea: 1,50 €


Sutegi leku garbia da, etxekoia eta euskalduna. Duela urtebete baina zertxobait gutxiago, obra egin zuten tabernariek, eta kanpoaldeko terraza gehitu zioten; gainera, barrualdean ere aldakuntza handiak egin zituzten. 

Tabernaren kalifikazio orokor bat egin beharko banu, 4 izar eta erdi emango nizkioke; orokorrean, leku etxekoia delako.

Hemen doakizue nire review-a!







Iruzkinak