Ajuria taberna
Ibai Martinez
Ajuria taberna Gasteizen dago, Gasteiz etorbidean, hirigunetik oso metro gutxira.
Kokalekua ezin hobea da; izan ere, Gasteiz etorbidea jende asko dabilen kalea da,
eta hirigunearen ondoan dagoenez, jende asko sartzen da zerbait hartzera.
Ordutegia 8: 00etatik 22: 00etara izaten da, ostiraletan eta larunbatetan izan ezik; izan ere,
jende gehiago dagoenez, 24: 00etan ixten da.
Tabernako jabeak Rafa Muñoz du izena, eta beti egoten da bezeroari irribarre batekin adi.
Honekin Willy zerbitzaria, ahal duen guztian laguntzen diona, batez ere pintxoak egiten.
Rafaren semeak, Johnek, batzuetan bere aitari ere laguntzen dio tabernako barran zerbitzatzen,
kopak jartzen. Pertsonala laburra bada ere, dena prestatzeko duten azkartasuna ikaragarria da,
eta beti fintasunez.
Taberna glamourraren sinonimoa da, egoteko dauden aulki eta sofak oso erosoak eta dotoreak dira.
Ez dira taberna gehienetan izaten diren egurrezko aulki deserosoak. Lasai egoteko taberna bat da,
zarata handirik gabe. Tabernan beti jartzen da musika lasai, batez ere jazza. Horrek ukitu berezia
ematen dio esparruari. Terraza zabala da, etorbide berean baitago. Mahai eta aulki altuetatik, Gasteizko
herritarrak kalean paseatzen ikus ditzakezu, zerbait hartzen ari zaren bitartean.
Tabernak, jatetxea ez izan arren, kalitate handiko janari eta pintxo errazioak ematen ditu.
Pintxo normalak eta landuagoak bereizten dira. Normalak, oso ohikoak dira, adibidez, tortilla,
urdaiazpiko ogitarteko txikia edo kroketa bat, eta horiek guztiek 2 euro balio dute. Landuagoetan,
osagai gehiago izaten dira, eta prestatzeko orduan zailagoa izaten da, adibidez bakailao-mokadu
kurruskariak edo haragi-brotxetak etxeko saltsa berezi batekin egitea. Azken horiek 2,5 euro balio dute.
Gose gehiago baduzu, muskuiluak, huakatea, izokina, berberetxoak ere eska ditzakezu baina hauek
prezio altuagoak dauzkate…
Ajuria taberna ardo, xanpain, bermus eta ginebren aukera atsegin batek bereizten du. Lehen aipatu dut
tabernako glamourra, hau baita esparruaren gauzarik erakargarriena. Ardotan, ardo beltza eta zuria
aurki ditzakezu, biek 1.2 euro balio dute eta ardo onduak 1’8. Bermua 2.2 euro eta kaña 2'3 euro.
Ez da esan behar edari tipikoak ere badituzula, hala nola kafea, tea, edari isotonikoak…
Nire ustez, hiriko tabernarik onenetakoa da. Taberna desberdina da, helduentzarako zuzendatutakoa
lasaitasuna eta, batez ere, kalitatea bilatzen duenarentzat. Janaria eta edariak gozoak dira eta
bezeroari arreta ezin hobea eskaintzen diote. Taberna txikia izan daiteke, baina horrek ere laguntzen du
giro intimoagoa izaten. Tabernara doanak, jakin behar du ez dela futbol-partida bat ikusteko
edo lagun-talde handietan egoteko esparrua. Taberna hau oso partikularra da, horregatik glamourra da
hoberen definitzen den hitza.
Kokapena ⭐⭐⭐⭐⭐
Prezioak ⭐⭐⭐⭐
Bezeroarentzako arreta-zerbitzua ⭐⭐⭐⭐⭐
Kalitatea ⭐⭐⭐⭐⭐
Instagram: @ajuriacaferafa
Telefonoa:945108027
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina