Irati Irazusta
Arkupe taberna Anoetan (Gipuzkoa) dagoen taberna bat da. Herriko plazan dago, eta plaza denez herriko leku jendetsuena, taberna oso toki onean dagoela esan daiteke.
Goizetik gauera irekitzen dutenez, mota guztietako kontsumizioak egiteko aukera ematen du: gosaria, hamaiketakoa, eguardiko bermuta, bazkalosteko kafea, arratsaldeko garagardoa... Herriko adin guztietako jendea ibiltzen da bertan. gazteenetatik zaharrenetara.
Prezioak nahiko merkeak dira, edari bakoitzean ematen duten kantitatea kontuan hartuta. Horrez gain, bertako zerbitzariek eskaintzen duten zerbitzua oso gertukoa da, eta bertara joaten dena etxean bezala sentitzen da.
Tabernaren gaineko nire analisia:
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 08:00-22:30
Ostiraletan: 08:00-00:00
Larunbat eta Igandetan: 10:00-00:00
Kalifikazioak
Kokapena: 🌟🌟🌟🌟🌟Prezioak: 🌟🌟🌟🌟
Tratua: 🌟🌟🌟🌟🌟
Kalitatea: 🌟🌟🌟
Estiloa: 🌟🌟🌟
Kokapena
Herriko Plaza 4, 20270, Anoeta
Kontaktua
Telefonoa: 943 65 16 80
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina