Pettan Uralde
Basqueland Brewing Project hiru estatubatuarrek sortutako garagardotegi berri bat da, euskal sukaldaritzaren esperientziaren pareko artisau-garagardoa egiten duena. Helburu handia batzuentzat, baina ez haientzat. Beren garagardoak egiten dituzte, beren estiloen tradizioari leial, beren herrikide adoptatuen ahosabai finetarako, eta, horrela, garagardo freskoaren alde predikatzen dute.
Astelehenetik ostegunera, Goizeko 9etatik arratsaldeko 7etara irekitzen dute eta asteburuan eguerdiko ordu 1 etatik arratsaldeko 8 etara. Ez da batere ohikoa leku hau, lantegi bertan duelako taberna edo jatetxea eta egun normal batean joanda ikus ditzazkezu langileak garagardoak egiten, bat edaten duzun bitartean.
2017, 2019, 2020 eta 2021. urteetan, Espainiako garagardogileen txapelketa nazionalean, Garagardotegi onenaren saria eraman dituzte eta urteak pasa ahala, geroz eta jende gehiago joaten da.
Prezioa oso bidezkoa da jakinda garagardo hauen fabrikazioa. Astero ateratzen dituzte kreazio berriak eta inoiz pentsatu ezdituzun zaporeak erabiltzen dituzte garagardoan. Joaten den jendearen batazbesteko adina 20 eta 50 urte inguruan jarriko nuke.
Tabernaren gaineko nire analisia:
Ordutegia
Astelehenetik Ostegunera: 9:00-19:00
Ostiraletan eta Larunbatetan: 13:00-20:00
Kalifikazioak
Kokapena: 🌟🌟🌟
Prezioak: 🌟🌟🌟🌟
Tratua: 🌟🌟🌟🌟
Kalitatea: 🌟🌟🌟🌟🌟
Estiloa: 🌟🌟🌟🌟🌟
Kokapena
Akarregi Ind., 4B, 20120 Hernani, Gipuzkoa
Kontaktua
info@basquebeer.com
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina