Edurne taberna (Irun)- Ainhoa Lainsa

 Edurne taberna Irun hirian kokaturik dago, Luis Mariano plazan. Oso taberna txikia da barrutik: ez dauka barra eta sukaldea baina gehiagorik; baina kanpoan terraza erdi- estalita dauka, oso atsegina.

Janariari dagokionez ez dauka ezer berezirik: bokatak, sandwich-ak eta hamburguesak, entsaladak eta razioak... Edariei dagokionez ere betiko garagardoak, kafeak, freskagarriak etab ematen dute. Izan ere, menuan ezer berezirik egon arren, daukan preziorako oso kalitate oneko produktuak ematen dituzte, hori baita lokal honen arrakastaren sekretua: Prezio eta kalitatearen erlazioa.

Taberna hau normalean jende gaztez beterik egotearen arrazoia prezio baxura ematen dituzten kalitate oso oneko produktuak dira: bai eta terraza handia eta honen kokapen zentriko eta atsegina.

Edurne tabernaren karta hemen:



Hortaz aparte taberna honek gosariak ere ematen dituzte, eta barruan edo terrazan jateko zein eramateko zerbitzua daukate, baina ez dute etxera eramateko zerbitzurik.

Ordutegia honako hau da:

Astelehenetik Ostegunera + Igandeak        7:30tatik-22:30etara

Ostiralak        7:30tatik- 23:00tara

Larunbatak        7:30tatik- 00:00tara


Kalifikazioa orokorrean:  

3,8/5








Iruzkinak