El Peñon Taberna-Jatetxea Sopela
Ion Ander Fuentes
El Peñon Sopelako Atxabiril Hondartzan dagoen taberna-jatetxea da. Bere kokapen pribilegiatuak jende asko erakartzen du beti, turistak zein bertako jendea eta are gehiago eguraldi eguzkitsua dagoenean. Bezero gehienak 30 urtetik gorakoak dira, tabernak giroan eta prezioan maila altua duelako. Gainera asko dira inguruan dauden gazteei zuzenduriko tabernak.
Izena hondartza ondoan dagoen peñoi/haitzagatik du:
Txoko berezi batean dago kokatua taberna. Ilunabarra ikusteko toki onenean. Hau ikusten duzun bitartean zure edari eta pintxo gozoaz gozatzeko leku egokia da. Hori bai, normalean honelako tokietan gertatzen den bezala prezioak altuak dira. Turistak ikustea oso ohikoa izango da, gehien bat udan, hondartzak jende asko ekartzen baitu. Inguruko herrietako jende asko ere hurbildu ohi da.
Ekitaldi bereziak antolatzeko aukera ere ematen digu El Peñonek. Ezkontza edo bataloietatik marken ekitaldi berezietara edo telebista programen elkarrizketetara heldu da hau. Pasa den urtean Salvados programa izan zen Sopelan:
Hemen doakizue nire bideo reviewa :
Nire YouTube kanalean eskuragai
Ordutegia
Kalifikazioak
Tabernaren kalifikazio orokorra: 8,5/10
Googlen iritzia eman duen jendeak: 4,3/5 (3137 pertsona)- Kokapena ⭐⭐⭐⭐⭐
- Kalitatea ⭐⭐⭐⭐⭐
- Prezioak ⭐⭐
- Estiloa ⭐⭐⭐⭐⭐
- Garbitasuna ⭐⭐⭐⭐
Kokapena
Sopela eta Larrabasterrako Metro geltokitik 10-15 minutura
Sopelbusaren geltokia 50 metrora
150 auto baino gehiagorentzat aparkalekua
Tabernaren sare sozialak
Instagram: @elpeñonsopelana
Facebook: El Peñon Sopela
Kontaktua:
Gmail: sopela@tocandoelmar.com
Telefonoa: 946 760 786
Tabernaren eta hondartzaren inguruko bideo gehiago:
Hondartzaren irudi zoragarriak:
Tabernaren terrazaren eta jatetxearen irudiak:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina