Goxo Break (Larrabasterra)

Ibon Valle

Goxo break Larrabasterrako metro geltokitik oso gertu dagoen okindegia da. Okindegi bat baino zerbait gehiago da; kafetegia da, taberna gisa balio du, baita ostiral eta larunbatetan jatetxe modura ere ikus dezakegu. Bere produktu bereizgarrienak opilak eta artisau-ogia dira, sarrerako erakusmahaian aurkitzen ditugunak. Gozokien barietatea eta ogi-barren barietatea ikus ditzakegu, denak jakintza bakar batekoak. Lokalean zehar mugitzen garen heinean mota guztietako pintxoak aurkitzen ditugu: tortilla, hegaluzea, atuna, urdaiazpikoa,... Leku asko du barruan zein kanpoan, normalean osorik dauden mahaiz beteta.

Mostradorean ikusten dugunaz gain, karta daukagu. Bertan, adibidez, garagardo barietate handien artean aukera dezakegu. Gosari ugari izaten ditugu: tostada osasuntsuenetik hasi eta txokolatearekin eta kakahuete kremarekin egindako opiltxoetara arte. Hau guztia asteko edozein egunetan aurki dezakegu, baina ostiral eta larunbat gauetan afariak ematen dituzte. Oro har, afaltzeko karta hanburgesek, sandwichek eta hainbat sarrerek osatzen dute. Etxean entregatzeko aukera dute, eta, jakina, beganoentzat egokia den menu bat. Zalantzarik gabe, jateko eta gozatzeko leku bat!

Hona hemen analisiaren bideoa:



Ordutegia:

Astelehenetik pstegunera 6:30-22:00

Ostirala 6:30-00:00

Larunbata 8:00-00:00

Igandeak eta jai egunak 8:00-22:00

Kalifikazioak:

Kokapena:🌟🌟🌟

Prezioak:🌟🌟🌟🌟🌟

Kalitatea:🌟🌟🌟🌟🌟

Estiloa:🌟🌟🌟🌟

Kokapena:

Plaza Urgitxetas GatzarriΓ±e, 14 A Lonja, 48600 Sopelana

Kontaktua:

Goxo Break

Iruzkinak