Hamburguesería Munich jatetxea (Bilbo)

Hamburguesería Munich

BEÑAT EPELDE

Hamburguesería Munich Bilboko Deustuko auzoan aurkitzen den jatetxe bat da. Erdialdetik eta Zubiarteko merkataritza-gunetik gertu kokatuta egoteak eta 80. hamarkadako apaindura izateak jende ugari erakartzen du jatetxe honetara. Bezero gehienak 40-50 urteren bueltan daude baina hanburguesek Bilbon daukaten fama onari esker, adin guztietako jendea erakartzen dute.



Jatetxe hau 1981an ireki zen eta orduz geroztik milaka eta milaka pertsona pasatu dira 40m karratu eskas dituen hanburguesategi honetatik. Jatetxera sartzea 80ko hamarkadara itzultzea bezalakoa da, ez bakarrik apaindurak direla eta, orduko Rock musikak benetan murgiltzen zaitu giro horretan.

Janariaren prezioa nahiko altua bada ere, zerbitzariek eta sukaldariek gertutasun jarrera erakusten dute eta bezeroaren beharrak asetzeko prest daude momentu oro. Horrez gain, janaria eta edariak instant batean zerbitzatzen dituzte beti ere kalitatezko produktuak eskainiz. Beraz, dirua badaukazu, lagunekin edo familiarekin jateko leku ezin hobea da.


Hamburguesería Munich jatetxearen analisia YouTube




Bideoan eskatu ditudan produktuen prezioak
  • Munich hanburguesa: 7,5€
  • Munich txahalki bokata: 8,9€
  • Patata frijituak Delux saltsarekin: 4,7€
  • Zuritoa (jatetxeak gonbidatuta): 1,2€
  • Ardo gorria (jatetxeak gonbidatuta): 1,5€

Ordutegia
  • Astelehenetik-Igandera: 13:00-16:00 // 19:00-24:00

Kalifikazioa
  • Kokapena ⭐⭐⭐⭐⭐
  • Prezioak ⭐⭐
  • Tratua⭐⭐⭐⭐⭐
  • Kalitatea (Janaria eta edariak)⭐⭐⭐⭐
  • Estiloa⭐⭐⭐⭐⭐

Kokapena
                 

  


Jatetxearen telefonoak eta sare sozialak

Iruzkinak