Markel Sanz
Kalderapeko taberna Bilbon (Bizkaia) dagoen taberna bat da. Bilboko alde zaharrean dago, eta alde zaharra Bilboko leku jendetsuenaritakoa denez, taberna oso toki egokian dagoela esan daiteke.
Tabernak astegunetan, Goizeko hamaiketan irekitzen du, eta gaueko hamarretan ixten du, ostiralean izan ezik gaueko ordu batean ixten baitu . Larunbatetan, ostiraletako ordutegia ere eramaten da. Igandean ordez, bazkariak eskaini ostean ixten da taberna, arratsaldeko seietan. Ordutegi hauei esker, bazkariak eta poteoa dira nagusi tabernan. Bezeroen adin tartea nagusiki, 30-70 urteko tartea da, ez da ohikoa gazte asko hurbiltzea tabernara.
Prezioak nahiko merkeak dira, edari bakoitzean ematen duten kantitatea kontuan hartuta. Horrez gain, bertako zerbitzariek eskaintzen duten zerbitzua oso gertukoa da, eta bertara joaten dena etxean bezala sentitzen da.
Tabernaren gaineko nire analisia:
Ordutegia
Astelehenetik ostegunera: 12:00-22:00
Ostiraletan eta Larunbatetan: 12:00-01:00
Igandetan: 12:00-18:00
Kalifikazioak
Kokapena: 🌟🌟🌟🌟🌟
Prezioak: 🌟🌟🌟🌟
Tratua: 🌟🌟🌟🌟🌟
Kalitatea: 🌟🌟🌟🌟
Estiloa: 🌟🌟🌟🌟
Kokapena
Txakur Kalea, 1, 48005 Bilbo, Bizkaia
Kontaktua
Telefonoa: 944 16 40 99
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina