Kapalua Taberna (Getxo)

Kapalua Taberna

Patxi Uribe-etxebarria

Kapalua Algortan (Getxo) kokaturiko taberna bat da. Kokapena tabernaren interesgune nagusiena da bertatik Portu Zaharra, Ereagako Hondartza, Kirol Portua baita beste hainbat leku zoragarri ikusi ahal dira. Kapalua tabernan edozein adineko jendea aurkituko duzu, hau da, gazteak zein nagusiak aparteko leku bat gozatzen ikusiko dituzu. 

Kapalua taberna guztiok ezagutzen dugun hondartzako txiringito giroa du. Hondartza alboan edari freskagarriak zein jaki gozoak dastatu ahal dituzu Bruce Springsteen, Bob Dylan, Pink Floyd bezalako musika entzuten duzun bitartean. 

Pandemia garai honetan taberna aproposena da hau leku ireki bat delako, hots, ez dago arazorik musukorik gabe bazaude. Bertan zerbitzatzen dituzten edariak oso gosoak dira eta menuan dituzten jakiak apartekoak dira. Hala ere, esan beharra dago Kapalua ez dela taberna bat soilik, paddle surf eskola bat ere zeina tabernaren alboan kokaturik dagoena. Taberna + paddle surf eskola, hobetu ezin daitekeen formula Ereagako hondartzan. 


Kapalua review



Ordutegia:

Ostirala, larunbata eta igandea: 12:00-23:00

Kalifikazioak:

Kokapena: ★★★★★

Edariak: ★★★☆☆

Jakiak: ★★★★☆



Kokapena:

     

Tabernaren telefono zenbakia eta webgunea:

Telefonoa: 697 809 064
Webgunea: kapaluaereaga










Iruzkinak