La Bakiense jatetxea (Bakio)

La Bakiense, Bakioko hondartzaren ondoan dagoen jatetxe famatua da, turista eta surflarien toki gogokoena. Iñaki Príncipe eta Arantza Aizpurua bikoteak ireki zuen lokala. Izan ere, Bakio helmuga turistiko garrantzitsua da Gaztelugatxeko San Juan uhartetxoa nahitaezko bisita-leku bihurtu zenetik, 'Game of Thrones' telesaileko eszenatokietako bat izan baitzen. Jatetxea 5 minutura dago toki enblematiko honetatik.

Aratz Garai Martinez

La Bakiensek urteko egun guztietan irekitzen ditu ateak, duela bost urte pentsaezina zena. Jatetxe ederra da, kontraste handikoa, oso modernoa da baina bere harrizko hormen zati zaharkituak ahaztu gabe. La bakiense ez da hondartza ondoko taberna soil bat, bertan ezkontza eta momentu formalak ospatzeko lekua ere bada. Esan beharra dago La Bakiensera joateko edozein momentu dela aproposa , familiarekin, lagunekin edo bikotekidearekin bazkaltzeko edo afaltzeko, lagunekin kubata bat.Barra handi bat du jatetxeak zutunik kontsumitu, pintxoren bat jan edo zerbait edan nahi izatekotan. Barruan edo kanpoaldean terraza informalak daude, oso gustora egon zaitezkeenak. Barrualdean zein kanpoaldean jangela izugarriak daude, batzuk besteak baino handiagoak, harrizko hormen barruan edo terrazan sofa eta suarekin egon zaitekena. hartzeko, pintxo goso batzuk jateko edo goizeko kafea hartzeko jatetxea da.

Jatetxe honetan, kalitatezko janaria oso presentazio onarekin  eskaintzen dizute hondartza alboan.  Ganbak plantxan, kroketak, urdaiazpikoa, pistoa bilbotar erara, txirlak plantxan edo saltsan, eta arrautza-gorringo ijeztua tenperatura baxuan. Neguan ez da falta barazki naturalen menestra, ezta babarrun sakramentudunak ere, erreboiloa, bisigua plantxan jarri eta labean amaitutako pieza handiak, legatza begihaundiekin edo begihaundiak tintan dira produktu garrantzitsuenak. Bertoko produktua aurkezten dizute beti.

Haragijaleek harri-txuletoia, arkume-txuletillak, buztana zukuan edo txerri-hankak bizkaitar erara aukeratu ditzakete. Postre gisa, gazta-tartak mugurdi-marmeladarekin eta gazta laberatuarenak edo torrija flambeitatua nabarmentzen dira. Horrez gain, Ardo karta bikaina du.



Ordutegia: Urteko 365 egunak zabalik 24h

Telefono zenbakia: 946 19 42 32

Instagram kontua: @Labakiense

Kalifikazioak: Google 3.6 🌟 / 5 🌟 // Tripadvisor  🌟🌟🌟/ 🌟🌟🌟🌟🌟


Kalifikazio pertsonala:  

Garbitasuna:  🌟🌟🌟🌟🌟 

Diseinua: 🌟🌟🌟🌟

Kokapena: 🌟🌟🌟🌟🌟 

Prezioak:🌟🌟🌟

Tratua: 🌟🌟🌟🌟

Kalitatea: 🌟🌟🌟🌟🌟 


Review-a:







Toki batetik bestera igarotzerakoan bideoaren kalitatea jaitsi da, beste era batetara bidaltzeko prest nago behar baldin baduzu: 

Kontaktu orria: arazto2@gmail.com

Kokapena:





Iruzkinak