La Lonja Bar
MAIXA UTRERA
La Lonja Judimendiko auzoan (Gasteiz) dagoen kafe-taberna da. Bere kokapenak eta prezio merkeek gazte ugariren arreta deitzen dute. Bezero gehienak gazteak badira ere, belaunaldi ugariko jendea ikus daiteke bertan; sarri, judimendiko auzokideak.
Auzoko giroak, animalien sarrera baimentzeak eta erdal rock musikak estilo arras buhameria ematen diote edaritegiari. Ez dute jatetxe zerbitzurik eskaintzen, baina edariak anitzak eta kalitate handikoak dira, eta zerbitzariek bezeroen nahiei entzuten diete produktuen erosketa egiterako orduan.
Pandemiak ostalaritzan eragindako kalteak prezioak (bideoan ikusgai) igoarazi ditu, eta aurten duela bi urte baino garestiagoak dira edari gehienak. Hala ere, zerbitzarien eta bezeroen arteko harremana hain da gertukoa non prezioen igoerak ez duen tabernarekiko leialtasunean eragin.
Nire YouTubeko kanalean review laburra
Ordutegia
- Astegun eta igandeetan 15:00 - 2:30
- Ostiral eta larunbatetan 15:00 - 4:00
Kalifikazioak
- Kokapena ⭐⭐⭐⭐
- Kalitatea (edariena) ⭐⭐⭐
- Prezioak ⭐⭐⭐
- Estiloa ⭐⭐⭐⭐⭐
- Garbitasuna ⭐⭐⭐⭐
Kokapena
Tabernaren sare sozialak
Instagram: @lalonjabar
Facebook: Pub La Lonja
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina