Lukainkategi jatetxea (Añorga) - Mattin Azpiroz Pagola

Lukainkategi Donostiako Añorga auzoan kokatzen den jatetxea da, zehazki Aingeru Zaindaria 85 kalean. Mendialdean dago jatetxea, naturaz eta animaliez inguratuta, Donostiako marko inkonparablea ikus daitekeela bertatik. Jatetxearen berezitasun handienetako bat barruan duen terraza da, kristalez estalia. Bertatik, natura eta animaliak ikus daitezke, baita Donostiako itsasoa, Igeldo, Urgull mendia eta Santa Klara irla.


Jatetxeak plater tradizionalak aurkezten ditu, etxeko goxotasunaren ukitu hori mantenduz baina sofistikazio eta modernitate puntua emanez. Astelehenetan izan ezik, egunero irekitzen dute jatetxea bazkariak emateko, eta ostiral eta larunbat gauetan afariak ere ematen dituzte. Oso leku Aproposa da lagun talde handientzat, baina intimitatea behar izan ezkero ere oso toki berezia da.


Prezioari dagokionez, astean zehar eguneko menua izaten dute, egunero aldatzen doana. 2 plater eta postrea ditu menuak, baita edaria eta kafea ere. 13 euro kostatzen ditu eguneko menuak, eta eskaintza handia dago bai plateretan eta baita postreetan ere, guztira 16 plater ezberdin eskaintzen dituzte, gutxi gora behera.




Bestalde, kartari dagokionez, asteburuetan eta gauetan eskaintzen dute. Eskatzen duzunaren arabera prezioa aldatu egiten da, baina 40 eurotan otordu on bat egiteko aukera duzu. Kalitate ezin hobeak dituzte jakiei dagokienez, eta bertako espezialitatea txuleta da, ospe handia du. Ordutegiari dagokionez, menua 13:00etan hasten dira ematen, eta 15:15etan ixten da sukaldea. Hala ere, jatetxea irekita dago 18:00ak arte zerbait hartu ahal izateki. Asteburuetan, Kartan, berriz, 11:00etan irekitzen dute eta 13:00etan hasten dira bazkariak ematen, sukaldea 15:30etan itxiz. Bestalde, 20:00ak arte bertan geratzeko aukera dago zerbait hartu nahi ezkero.

Hauek dira kartan aurki daitezkeen platerak:

Sarrerak

Antxoak piper berdearekin - 15,00 euro

Guijuelo iberiar udaiazpikoa - 18,00 euro

Guijuelo iberiar xolomoa - 19,00 euro

Entsalada mistoa - 9,00 euro

Bakailao entsalada epela - 15,00 euro

Itsaski entsalada - 16,00 euro

Olagarroa plantxan - 17,00 euro

Foie "Micuit" - 15,00 euro

Foie plantxan Pedro Ximenez saltsan - 18 euro

Ganbak plantxan - 16,00 euro

Etxeko kroketak - 9,00 euro

Bakailao kokotxak - 15,00 euro

Arrain zopa - 9,00 euro

Onddo nahaskia - 12,00 euro 

 

Arrainak

Txipiroiak plantxan - 25,00 euro

Txipiroiak Pelayo erara - 17,00 euro

Zapoa plantxan - 18,00 euro

Zapoa plantxan  (2 pertsona) - 38,00 euro

Zapoa amerikar erara - 17,00 euro

Zapo eta otarrainska brotxeta - 16,00 euro

Legatza saltsa berdean - 20,00 euro

Legatz kogotea (razioa) - 16,00 euro

Bakailu frijitua - 18,00 euro

Legatz isatsa (2 pertsona) - 36,00 euro

Erreboiloa - S.P.M


Haragiak

Txekor saiheskia parrilan - 12,00 euro

Idi-txuleta - 39,00 euro / Kg

Azpizuna hornigaiarekin - 18,00 euro

Ahate konfita - 14,00 euro

Txahal masailak ardo beltz saltsan - 16,00 eurp


Postreak 

Gazta tarta - 5,00 euro

Sagar tarta . 5,00 euro

Pantxineta - 5,00 euro

Txokolatezko koulanta - 5,00 euro

Arroz esnea - 4,00 euro

Budina - 4,00 euro

Mamia - 4,00 euro

Sagar eta kremazko xigortua - 5,00 euro

Mandarina edo limoi sorbetea - 5,00 euro

Izozkiak - 5,00 euro





Beraz,

✅ KOKAPENA: Aingeru Zaindaria 85, Añorga, Donostia, Gipuzkoa

✅ ORDUTEGIA:

-Astearte, asteazken, ostegun eta ostiral eguerdietan: 13:00-18:00

-Larunbat eta igande eguerdietan: 11:00-20:00

-Ostiral eta larunbat gauetan: 20:00-1:00

✅ PREZIOA: Egokia

✅ KALITATEA: Oso ona

✅ KALITATE / PREZIOA: Oreka oso ona


Hementxe duzue Youtubeko nire review-a:








 

Iruzkinak