Venta de Larrion (Larrion)

Venta de Larrión (Larrion)


Mikel Arteaga Ruiz


Venta de Larrión jatetxe eta kafetegia Larrionen kokatuta dago, Larrión Allingo kontzejuko ibarburua dena. Lizarrako Merindadean dago eta Iruñako hiriburutik 50 km-ra. Bere kokapenak eta eskaintzen dituen zerbitzu ugariak inguruko herritar eta bisitarien arreta deitzen du. Belaunaldi ugariko jendea ikusi daiteke bertan, hala nola, jatetxearen zerbitzua nahiago duten pertsona helduak edo kafetegiaren plater konbinatuak nahiago dituzten gazteak.



Venta de Larrion familia negozioa da, eta gaur egun 7 anai-arreben artean zuzentzen dute. Negozioa bitan banatzen da: beheko aldea, jangela zabala, bola-parkea, kanpoko parkea eta terraza dituena, eta kafetegi funtzioa betetzen duena bokata, plater konbinatu eta abarrekin. Bestalde, goiko aldean hiru areto erraldoi, dantza-pista bat, lorategi bat, teilape bat eta eztei-oturuntzetarako gune bat daude. Goiko gune horri jatetxea deritzogu, menu eta karta eskuragai dituena prezio interesgarriekin.


Fama handia lortu izan du azken urteetan jasotzen dituen ekitaldiekin, hala nola, jaunartzeen edo ezkontzen ospakizunekin. Igerilekuaren ondoan dagoen aterpean ezkontza ospatzeko aukera izateaz aparte, oso bankete txukun eta elaboratuak eskaintzen dituzte. 



Youtuben nire review-a eskuragai:



Produktuen prezioak:

  • Kafetegian

  • Zuritoa: 1€

  • Ardo ondua (kopa): 2€

  • Freskagarria: 2,30€

  • Pintxoa: 2€

  • Plater konbinatuak (orokorrean): 12€ inguru

  • Bokatak: 5€

  • Hanburgesak: 8€

  • Jatetxean

    • Eguneko menua: 13,50€ barruan eta 15€ terrazan


Ordutegia: 

  • Astelehena eta asteartea Itxita

  • Asteazkena 13:00 - 18:30

  • Osteguna 13:00 - 01:00

  • Ostirala 13:00 - 01:00

  • Larunbata 10:00 - 01:00

  • Igandea 09:30 - 23:00



Kalifikazioa

  • Kokapena ⭐⭐⭐⭐⭐

  • Prezioak ⭐⭐⭐⭐

  • Tratua ⭐⭐⭐⭐⭐

  • Kalitatea (Janaria eta edariak)⭐⭐⭐⭐⭐

  • Estiloa ⭐⭐⭐⭐⭐



Kokapena



Kontaktua

  • Jatetxearen telefonoa: 948 540 459

  • Kafetegiaren telefonoa: 948 540 302

  • E-mail: venttera@yahoo.es

  • Instagram: @ventadelarrion 


Iruzkinak