1975ean, Javier Ordorikak eta bere emazte Andone Zorrozuak inauguratu zuten. Jatetxea Gernikan dago, toki aski ezaguna, eta bertan bat egiten dute tradizioak, abangoardiak eta eskarmentuak.
Zallo Barri 1975ean, inauguratu zuten. Jatetxea Gernikan dago eta toki ezaguna da. Gaur egun, Gorka eta Eneko Ordorika dira jatetxearen arduradunak.
2001an berrituta, jangela zabalagoa bilakatu zen, guztira 140 lagunentzako lekuarekin, eguneratuagoa eta minimalista.
Ingurumena errespetatuz eta bertako produktuari garrantzi handia emanez sortzen dute menuen aukera zabala, bezeroa harritzeko asmoz. Astero menu desberdinak proposatzen dituzte. Lan egunetan menuak 12 euro balio ditu, asteburuetan aldiz 25 eurotik gora.
Plater ikaragarriak eskaintzen dituzte baina, espezialitate nagusia, postreak dira. Behintzat hori esaten du hara joaten den jendeak. Zallo Barrin menuak etxera eramateko aukera dago. Ordutegia astelehenetik iganderaino, 13:00tik- 15.30raino da, baina larunbatetean gaueko 9tik 11ra ere zabaltzen dute afariak emateko.
Eneko Ordorika da sukalde burua, gaztea izan arren, bere taldearekin bat, proposamen berriak ekarri ditu.
Gaztetatik sukalde tradizionalean jakin-nahia erakutsi zuen, eta kanpoan denboraldi bat igaro ondoren, jatetxera bueltatu zen, 20 urterekin sukalde buru bilakatzeko.
Gehiago jakin nahi baduzu hurbildu Gernikara eta zuk probatu!
Bezeroen iritzia:
Kokapena:⭐⭐⭐
Jangela eta espazioa:⭐⭐⭐⭐
Janaria:⭐⭐⭐⭐⭐
Prezioa:⭐⭐⭐⭐⭐
Langileak:⭐⭐⭐⭐⭐
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina