Egilea: Aitor Gurrutxaga
Zubiaurre taberna Ibarrako San Bartolome plazan kokatzen da; zehazki, udaletxe parean. Toki paregabea da kontsumitzeko eta denbora igarotzeko. Izan terraza bikaina duelako izan zerbitzua ezin hobea delako.
Barrukaldean ere bada tokia. Telebista ikusteko, lasai kontsumitzeko edo zutik. Aipatutako guztia, barraren inguruan dago; izan ere, barra tabernaren erdikaldean dago.
Eskaintzen dituen produktuak asko dira. Horien artea, edariak: garagardoak, sagardoak, ardoak, freskagarriak, zumoa, kafea... Janaria: goxokiak, pintxoak, opilak...
Prezioa gainontzeko tabernen antzekoa da. Hain zuzen, freskagarriak eta garagardoak 2€. Opilak eta pintxoak 1,5€.
Telefonoa:
943 67 57 42
Helbidea
San Bartolome 7. Ibarra (Gipuzkoa), 20400.
Ordutegia
Igandeak itxita.
Gainontzeko egunetan goizeko 9:00etatik gaueko 23:00 irekita.
Asteburuetan, ostiral nahiz larunbatetan, gaueko 1:00ak arte.
Tabernara heltzeko:
Renfe, Tolosa centro.
Lurralde bus, Ibarra.
Kalifikazio pertsonala
Garbitasuna: ⭐⭐⭐⭐
Diseinua: ⭐⭐⭐⭐
Kokapena: ⭐⭐⭐
Prezioak: ⭐⭐⭐⭐
Tratua: ⭐⭐⭐⭐⭐
Kalitatea: ⭐⭐⭐⭐
Analisia:
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina